Otsailak 25! Erdi aroan murgilduko gara Bilbo Zaharrean…
O25: Auzoko Aratusteak! kartel informatiboa
Iepa, hemen dago informazio gehiago:
- Otsailaren 25a arte, etxeko armairuetan botata dituzuen mozorro zaharrak, margoak, pelukak edo edozein gauza ekar dezakezue eta Goizalde edo Ziburun dauden kutxetan utzi. 25ean, bazkalostean, zozketa egingo dugu gauza horiekin. Helburua ongi pasatzea da , beraz, “oparitxoak” benetan gaiztoak eta dibertigarriak izan behar dute oso.
- Otsailaren 22a arte ere, zuen izena eman dezakezue auzo bazkarirako honako tabernetan: Goizalde, Pirata, Larrabetzu eta Ziburun. Bazkariak 8 euro baino ez du balio (pentsa parranda batean kubatetan xahutzen duzuen dirua neska-mutilok!), jasotako diru horren parte txiki bat auzoko jaietarako izango da (eta zinez behar dugu Udalak ematen digun diru laguntza kakarekin). Bazkarian koadrila edo talde bezala parte hartu nahi baduzue, jarri gurekin kontaktuan posta elektroniko honen bidez : “bilbozaharrekojaibatzordea@gmail.com” eta behar dituzuen azalpenak bidaliko dizkizuegu.
ZABALDU KASIMIRAREN MEZUA EUSKAL HERRIKO TXOKO GUZTIETARA!
O25 Aratusteak auzoan: “Bilbo Zaharra Erdi Aroan”
Kaixo lagunak,
gero eta gertuago ditugu auzoko aratusteak: Otsailak 25, mozorrotzeko eta auzoa apaintzeko gaia ere dagoeneko zabaldu dezakegu: “Erdi Aroa” (Sorginak, inkisizio eta eleiza, jauntxoak eta soldaduak, nekazariak, legendunak, txiroak, etb….).
Zenbait ekimen zehazteke daude baina eguneko egitaraua gutxi gora behera hau izango da:
- Umeentzako tailerrak edo jolasak.
- Umeentzako bazkari txanda kultur etxean.
- Helduentzako bazkaria (tabernak, talde edo kolektiboak, koadrilak, …)
- Bazkari osteko zozketa.
- Kalejira
- Sorpresak
Bilbo Zaharra sagardotegira doa…. Baina Martxoak 3an!!
Kaixo lagunak,
batzuk jakingo duzue dagoeneko, sagardotegira joateko data atzeratu egin da! Otsailak 11 ezabatu zuen buruetatik!! Data berria MARTXOAK 3an izango da (Zapatua).
Izena eman zenutenak baieztatu behar dugu egun horretan ahal duzuela, mesedez erantzun posta elektroniko bidez (bilbozaharrekojaibatzordea@gmail.com) zuen izena zerrendatik ez ezabatzeko, bere momentuan izena eman ez zenutenak orain duzue aukera ona izena emateko (Bilbo Zaharreko tabernatan). Animatu etortzen!!!
Ondo izan.
Urtarrilak 16 Bilbo Zaharreko jai batzordearen batzar irekia
Irola Irratiko lagunak ere badatoz Santo Tomas egunean auzora!
Kaixo,
Irola Irratiko lagunek azken uneko sorpresa eman digute eta Santo Tomasak Bilbo Zaharrean gurekin ospatzera animatu dira!
18:00tatik aurrera kontzertu hauek ikusteko aukera izango duzue:
- TOMMY GUN. street punk Santurtzitik
- R.C.B. rockanrolla! Bilbo
- DIFUNTOS TELARAÑA auzoko punk taldea de toda la vida
- 28 ESCUPITAJOS de semen! irola irratiko “ol estars” (punk77ren alde iluna!)
- + Agian Bilboko Talderik txarrena…nortzuk izango ote?



