Urtarrilak 16 Bilbo Zaharreko jai batzordearen batzar irekia

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Irola Irratiko lagunak ere badatoz Santo Tomas egunean auzora!

Kaixo,

Irola Irratiko lagunek azken uneko sorpresa eman digute eta Santo Tomasak Bilbo Zaharrean gurekin ospatzera animatu dira!

18:00tatik aurrera kontzertu hauek ikusteko aukera izango duzue:

  • TOMMY GUN. street punk Santurtzitik
  • R.C.B. rockanrolla! Bilbo
  • DIFUNTOS TELARAÑA auzoko punk taldea de toda la vida
  • 28 ESCUPITAJOS de semen! irola irratiko “ol estars” (punk77ren alde iluna!)
  • + Agian Bilboko Talderik txarrena…nortzuk izango ote?

 

Image

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Santo Tomas Bilbo Zaharrean

 

Bilbo Zaharreko Jai Batzordean auzoko jaietaz aparte beste zenbait ekimen egiten ditugu urtean zehar (Auzoko ihauteriak, Neguko Jaia, San Juanak,…) eta aurten otu zaigu Santo Tomasetan zeozer desberdina edo alternatiboa eskeintzea auzoan, betiko guneetan  agobiatzen den jendeari, umeak dituztenei edota barazkijale edo beganoentzako gune alternatibo bat eskeini nahi diegu.


18:00tatik 22:00arte gutxi gora behera saltoki bat jarri nahi dugu musikarekin, porrusalda beroa eta sagardoa saltzen, saski begano baten zozketa, etb…

Animatu Santo Tomasetan eta etorri bisitan Bilbo Zaharrera, izan zaitez Jai Batzordearen laguntzaile sagardo eta porrusalda bero bat hartzen!


Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Neguko jaiaren argazkiak!!!

Kaixo!

Aurten ere Neguko jaia arrakasta itzela izan da, urtez urte Euskararen aldeko egunak geroz eta eragile gehiago erakartzen ditu (auzoko jai batzordea beraien artean noski), eskertzekoa da ere auzoko jendeak duen jarrera ona parte hartu eta laguntzeko orduan. Uste dut egun gogoangarri hau urtez urte geroz  eta indar gehiago hartuko duela eta Euskarekin eta auzoarekin dugun hitzordu honek bere leku propioa izan behar duela auzoko egutegian.

Argazki guztiak nahi badituzue ikusi klikatu hemen

Igela Mela eta Markel bufoia.

Goizean umeak izan ziran protagonista, Igela Mela eta Markel bufoiaren eskutik.

Ondoren auzokideek umeentzako eskulan tailerra egin zuten, etxean topa ditzazkegun materialekin kariokak nola egin ikasi zuten.

 
 
 
 

Bazkaria

Bazkaria ekimenik jendetsuena izan zen zalantzarik gabe, giro eta koadrila desberdinetako jendea denak alkarrekin nahastuta, denera 80 pertsona inguru izango ginan bakaltzen egon ginenak (umeak kontatu gabe). Hasieran bazkaria Kultur Etxean egin behar bagenuen ere, ezin izan genion muzin egin eguzkiak eman zigun laguntzari (Neguko Jaia beharrean udako jaia ematen zuen!).

 
 
 
 
 
 
 
 
 

Bertsolariak gure kontura barrez?

Bazkariaren ondoren ardoak kaltetutako biktimak erretiratu egin ziren (koldarrak!) eta bertso poteoa giro familiarrean egin genuen, horrek aukera eman zien Ajuria eta bere konpintxe bertsolariei gure kontura barre egiteko (Zorionak Aju!).

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin 1

Abenduak 10. Neguko jaia: Ekimenez betetako Euskararen aldeko eguna!

Abenduak 10ean Bilbo Zaharreko zenbait eragilek ekimenez betetako eguna prestatu dute, egun osoko egitaraua hau da:

  • 12:00: Pailazoak – Umeentzako jolas tailerra -Igela Mela eta Markel bufoia.
  • 13:30: TRIKITILARIAK Amets tabernatik hasita.
  • 14:30: BAZKARIA Bilbo Zaharreko Kultur Etxean (6 euro): Bazkarira joan nahi baduzu izena eman Bilbo Zaharreko tabernatan.
  • 17:30: BERTSO POTEOA, Ibon Ajuria, Jone Uria eta Gorka Ostolazarekin.
  • 21:00: MUSIKA + FESTA Bilbo Zaharreko plazan.

Beraz Bilbon gelditu behar izan duzuenok (dugunok) zubirik gabe hemen duzue aukera paregabea giro onean batzeko eta egun polita pasatzeko.

Antolatzaileak:

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

AZAROAK – 28 – NOVIEMBRE

BILBO ZAHARREKO JAI BATZORDEAREN HURRENGO BILERA: AZAROAK 28 ASTELEHENA 20:30tan PLAZAN.

PROXIMA REUNION DE LA COMISION DE FIESTAS DE BILBAO LA VIEJA: 28 NOVIEMBRE A LAS 20:30 EN LA PLAZA

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Opor ondoko lehen bilera (irekia): 2011-09-26 Astelehena, 20:30tan (Gaia: Jaien balorazioa)

Gai ordena hau izan liteke gutxi gora behera:

  • Balorazio orokorra: ekimenak, etb…
  • Balorazio ekonomikoa: oraindik ordaintzeke dauze zenbairt gauza ustez, kontuen irakurketa, etb…
  • Memoria bat osatu behar da papel, burokrazia eta abarrekin hurrengo urtean berdina geratu ez dadin baimenekin, etb…
  • Kurtso honetarako plangintza orokorroa eta helburuak (zenbat diru beharko dugun hurrengo urteko jaitarako aurre ikusi, etb…)
Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi